2025eko Laguntza Programa – Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak “2025 Laguntza Programa” jarri du enpresa eta ekintzaileen eskura, lurraldeko enpresa-sarea indartzeko eta lehiakorragoa egiteko. Ikusi PDF-a hemen
Gipuzkoako Aldundiak eta Kutxa Fundazioak deeptech ekintzailetzaren aldeko apustua indartu dute, 5 milioiko inbertsio batekin

Biozientziak Gipuzkoa Fundazioak, Deeptek Gipuzkoa Fundazioa izena hartuko du, eta bere jarduera-eremua mugako teknologia aurreratuetara zabalduko du, besteak beste, adimen artifizialera eta algoritmia aurreratura, teknologia kuantikoetara, material berrietara, bioteknologiara edo blockchain teknologietara. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak bost milioi euroko inbertsio bateratua iragarri dute gaur prentsaurrekoan, deeptech teknologien eremuan enpresa-ekimenak sustatzeko. Unai Andueza ekonomia […]
Eusko Jaurlaritzak oinarri teknologikoko eta ekintzailetza berritzaileko 186 proiektu jarri ditu abian

2024an zehar, SPRIren bidez, eta foru-aldundiekin elkarlanean Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak oinarri teknologikodun ekintzailetza berritzaileko 186 proiektu jarri ditu abian 2024an SPRIk hiru foru-aldundiekin batera kudeatzen dituen laguntzen bidez. Horren guztiaren inbertsioa 4,1 milioi eurokoa izan da. Euskadiko erakundeen kasuan, izaera industrialeko enpresa-proiektuak eta horrekin lotutako zerbitzuak bultzatzeko erakunde espezializatu gisa BIC (Business Innovation Center) zentroak […]
Marisa Arriolak Gipuzkoako Urrezko Domina jaso du

Marisa Arriolak Urrezko Domina jaso du, ekintzailetza bultzatzeko egin duen ekarpen “erabakigarriagatik” eta konpromiso sozial “eredugarriagatik” Lurraldeko sari garrantzitsuena emateko ekitaldian, Eider Mendoza diputatu nagusiak “urrats ausartak” egiten jarraitzearen alde egin du, enpresa proiektu berriak “sortu eta erakarri” ahal izateko, eta, horrela, “etorkizuneko sektoreak garatzeko eta Gipuzkoako industriaren dinamismoa indartzeko”. Marisa Arriola Nietok Gipuzkoako Urrezko […]
Euskal ekosistema ekintzaileak eskualdeko ekonomia sustatzen du 7.100 enplegu baino gehiagorekin eta 828 milioiko fakturazioarekin

Hazkunde hori 2020az geroztik startupak eta scaleupak sortzeko funtsezko sektoreekin (hala nola eHealth, biotech, energia, 4.0 industria eta zibersegurtasuna) egindako ahalegin etengabearen emaitza da, abangoardiaren buru izanik. Ecosistema Startup-ek duela gutxi aurkeztutako Euskadiko enpresa teknologiko eta berritzaileei buruzko 2024ko txostenak egoera dinamikoa eta hedatzen ari dena erakusten du.Euskadik 698 enpresa teknologiko ditu; horietatik 311 startupak […]
Dive Medical eta NX Technologies protagonistak 2024ko Toribio Echevarria Sarietan

Eibar, 2024ko ekainaren 20a.- Bio/Osasuna eta Mugikortasun sektoreetan proiektuak dituzten bi startup nabarmendu dira Toribio Echevarria-Ekintzailetza Berritzailearen Euskadi Sarien 34. edizioan. Sariak gaur goizean banatu dira Eibarren, Euskadiko ekintzailetza, enpresa, zientzia, hezkuntza eta erakunde arloko ordezkariak bildu dituen ekitaldian. Dive Medical, ‘Startup eta Enpresa Proiektuen’ kategorian, eta NX Technologies, ‘Enpresa Berritzailearen’ kategorian, irabazleak aukeratu dituzte, […]
13 proiektu finalista lehian Toribio Echevarria 2024 Sarietan

Toribio Echevarria Sarien epaimahaiak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak urtero ekintzailetza berritzaileari ematen dizkioten sarietako bat lortzeko aurten lehiatuko diren 13 proiektu finalistak aukeratu ditu. 26 hautagaitza aurkeztu dira Euskadiko ekintzailetza berritzailearen esparruan erreferentzia nabarmena diren sari horien 34. ediziora. Toribio Echevarria Sarien deialdia bi kategoria nagusitan egiten da: «Startupak eta enpresa-proiektuak» eta «Enpresa Proiektu […]
Wellk, kirolarientzako entrenamendua kudeatzeko plataforma sortzeko Realak aukeratutako startupa

Sportek Hubek amaiera eman dio erronken lehen deialdiari, Gipuzkoako taldea enpresa bultzatzaile duela. Real Sociedad eta Sportek Hub, kirolaren industriarako berrikuntza eta teknologiako hub-ak, Gipuzkoako startupei zuzendutako lehen deialdia itxi dute, Eibarko Wellk Solutions SL, mugikorretarako kirol aplikazioen garapenean espezializatutako enpresa, hautatu ondoren. Erronkara, proposamen oso interesgarriak dituzten 6 Startup aurkeztu ziren eta klubeko diziplina anitzeko talde […]
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik Beste behin, zientzia eta teknologia arloan izaera berritzailea duten Euskal Autonomia Erkidegoko startupek eta enpresa-proiektuek hitzordua dute sari hauekin, hain zuzen, Euskadiko ekimen ekintzaileak aitortzeko eta haien sustatzaileei jardueraren hasieran laguntzeko sortutako sariak. Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoa erakundeak gaur goizean aurkeztu dute Toribio Echevarria sarien 34. […]
Bio/Osasun sektoreko bi enpresa protagonista Toribio Echevarria 2023 Sarietan

Eibar, 2023ko uztailaren 5a.- Bio/Osasun eremuko bi enpresa-proiektuk jaso dituzte sari nagusiak Toribio Echevarria-Ekintzailetza Berritzailearen Euskadi Sarien 33. edizioan, gaur goizean Eibarren banatu direnak. Mikrobiomik, ‘Ideiak/Enpresa Proiektuak’ kategorian, eta Glucovibes, ‘Enpresa Berria’ kategorian, beren ikuspegi berritzaileagatik eta merkatuan duten inpaktu-potentzialagatik hautatu dira. LetMeCharge, Vidext Technologies eta Industrias Mail enpresek ere protagonismo berezia izan dute sari […]