Zure enpresa-proiektua bultzatzeko aukera paregabea dira. Etorkizuneko erronkei irtenbide berriak bilatzeko gai diren ideia berritzaileak martxan jartzen dituzten talentudun pertsonak saritzen ditugu. Ekimen ekintzaileak bultzatzen ditugu berrikuntzaren kultura hedatzeko eta Euskadiko industria- eta enpresa-sarea eraldatzeko.
Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak urtero sustatzen dituzte sari hauek, Eusko Jaurlaritzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, SPRIrekin eta ekintzailetza ekosistemako beste eragile batzuekin lankidetzan.
Berritzailea den eta oinarri zientifiko-teknologikoa duen proiektu bat baduzu, zure ekimenari bultzada berri bat ematetik gertuago zaude. Toribio Echevarria Sariek ekarpen ekonomiko bat baina askoz gehiago eskaintzen dizute: ikusgarritasuna, aintzatespena, prestakuntza espezializatua eta gure ekintzailetza ekosistemara sarbidea. Zure startup-a hurrengo sarituetako bat izan daiteke!
Laguntza, prestakuntza eta aholkularitza programetarako sarbidea.
Laguntza, prestakuntza eta aholkularitza programetarako sarbidea.
Prestakuntza espezializaturako sarbidea.
Prestakuntza espezializaturako sarbidea.
Nork hartu dezake parte? Toribio Echevarria Sarien historian parte hartu nahi baduzu, baldintza hauek bete behar dituzu.
Enpresek Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala eta instalazio operatiboak izan beharko dituzte. Pertsona fisikoek Euskadin jaiotakoak edo bertan bizi direnak izan beharko dute.
Sariak oinarri zientifikoa edo teknologikoa duten ekimen berritzaileak babestera bideratuta daude.
Aurkeztutako ekimenek Eibarren izan behar dute jatorria eta/edo kokalekua, edo, bestela, Eibarren kokatzeko konpromisoa hartu behar dute, gutxienez 2 urterako.
Ekintzailetza berritzailearen arloko erreferentzia Euskadin
Toribio Echevarria Sariek – Ekintzailetza Berritzailearen Euskadi Sariek duela 33 urtetik ideiak eta proiektuak bultzatu dituzte.
Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimen horretan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako Zuzendaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako departamentua eta SPRIk. Era berean, Gipuzkoako Ganberak, Elkargik, APDk, El Diario Vascok, Debegesak, Confebaskek eta Adegi, Cebek eta SEA enpresa-elkarteek ere parte hartzen dute.