{"id":11745,"date":"2021-07-22T05:32:00","date_gmt":"2021-07-22T05:32:00","guid":{"rendered":"http:\/\/toribioechevarria.com\/2021\/07\/22\/innovation-tree-eta-polykey-polymers-toribio-echevarria-2021-saridunak-ekintzailetza-berritzailean\/"},"modified":"2023-04-21T05:49:51","modified_gmt":"2023-04-21T05:49:51","slug":"innovation-tree-eta-polykey-polymers-toribio-echevarria-2021-saridunak-ekintzailetza-berritzailean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/toribioechevarria.com\/eu\/2021\/07\/22\/innovation-tree-eta-polykey-polymers-toribio-echevarria-2021-saridunak-ekintzailetza-berritzailean\/","title":{"rendered":"Innovation Tree eta Polykey Polymers, Toribio Echevarria 2021 Saridunak ekintzailetza berritzailean"},"content":{"rendered":"\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Fesia Technology-k jaso du Internazionalizazio Saria<\/li>\n\n\n\n<li>Fokus, Lean Stocks eta AIBE Mec\u00e1nica de Precisi\u00f3n Eibarko enpresek aparteko sari bat lortu dute<\/li>\n<\/ul>\n\n<p><strong>Startup hauek, Innovation Tree-k, \u2018Enpresa asmoak\u2019 kategorian, eta Polykey Polymers-ek, \u2018Enpresa Berria\u2019 kategorian, lortu dituzte sari nagusiak Toribio Echevarria Sariak-Ekintzailetza Berritzailea Euskadi Sariak 31. edizioan, Eibarren gaur goizean banatuak. Bi ekimenek energiaren eta ingurumenaren jasangarritasunaren sektoreekin lotutako jarduerak garatzen dituzte. Sari hauetan protagonista izan diren gainerako enpresak Fesia Technology, Fokus eta Lean Stocks dira, eta \u2018Internazionalizazio Saria\u2019 eta Eibarko Udalak deitutako bi aparteko sariak jaso dituzte. Haiekin batera, AIBE Mec\u00e1nica de Precisi\u00f3n enpresak I\u00f1aki Goenaga saria jaso du.<\/strong><\/p>\n\n<p>Enpresa irabazleek ezin izan dute, aurten ere ez, Euskadiko ekintzailetzaren, enpresaren eta hezkuntzaren arloetatik urtero bertaratu ohi diren ordezkari ugariekin elkartu. Pandemiaren aurrean hartutako neurri sanitarioek mugatu egin dute enpresa parte-hartzaileen eta erakundeetako ordezkarien asistentzia. Gainerako gonbidatuek pantailetatik jarraitu ahal izan dute ekitaldia, Eibarko Coliseo Antzokian Internet bidez eman baita, Eibarko Udalaren YouTube kanaletik.<\/p>\n\n<p>Startup eta enpresa saridunak bat etorri dira adieraztean sari honek adierazten duen bultzada beren jarduerarekin aurrera jarraitzeko, batez ere ikuspegi ekonomiko eta sozialetik azken urte eta erdi honetan bizitakoa bezalako testuinguru konplikatu batean.<\/p>\n\n<p>Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak Toribio Echevarria Sariak sustatzen dituzte ekintzaileen lana aintzatesteko eta ekintzailetza berritzailea eta proiektu enpresarial berrien sorkuntza bultzatzeko. Edizio honetan enpresa-ekimenen 22 hautagaitza jaso dira, osasunaren, elikaduraren, energiaren, jasangarritasunaren eta IKTen sektoreetan dihardutenenak.<\/p>\n\n<p>Sari hau abian jarri zenetik 700 ideia eta proiektu enpresarial baino gehiago aztertu dira. Aurreko edizioetan saritutako ekimenek 40 milioi euro inguru inbertitu dituzte eta 800 lanpostu baino gehiago sortu dituzte, gehienak goi-mailako kualifikaziokoak.<\/p>\n\n<p>\u2018Ideia\/Proiektu Enpresarialak\u2019 eta \u2018Enpresa Berria\u2019 kategorietako sarien diru-kopurua 10.500 eurokoa da, eta laguntza, prestakuntza eta aholkularitzako hainbat programatara ematen dute sarbidea. Internazionalizaziorako laguntzarekin saritutako enpresak ere dirulaguntzak eta aholkularitza jasotzen ditu bere garapen-prozesuari beste herrialde batzuetan ekiteko. \u2018Eibarko Udala\u2019 aparteko sarien diru-kopurua 10.500 eurokoa da ere, eta prestakuntza espezializaturako sarbidea ematen dute BIC Gipuzkoaren bitartez.<\/p>\n\n<p>Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia eta Eibarko alkate Jon Iraola izan dira ekitaldian. Euren jardunean bat etorri dira azpimarratzean ideia eta proiektu berriek duten balioa, ekintzailetzarako gaitasuna eta horrek duen eragina enpresa-ehuna eraldatzean, are gehiago ziurgabetasuna nagusi den uneetan.<\/p>\n\n<p>Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatzen duten ekimena dira, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sutapena, Turismoa eta Landa Inguruneko Departamentuak parte hartzen dute. Gipuzkoako Ganbera, Elkargi, APD, El Diario Vasco, SPRI eta Adegi, Cebek eta SEA enpresaburu-elkarteen lankidetza du ere.<\/p>\n\n<p><strong><u>Toribio Echevarria Sarien 31. edizioko enpresa irabazleak<\/u><\/strong><\/p>\n\n<p><strong>Enpresa asmoak\u00a0<\/strong>SARIA<\/p>\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Innovation Tree:\u00a0<\/strong>Prototipo bat garatzen du, aukera ematen duena litio ioi bateriak birziklatzeko ingurumenarekiko errespetutsua den teknologia hidromekaniko baten bitartez, zeinak materialak neurri batean berreskuratuta bateriak berriak fabrikatzea eta karbono-arrastoa minimizatzea ahalbidetzen duen.<\/li>\n<\/ul>\n\n<p><strong>\u2018Enpresa Berria\u2019\u00a0<\/strong>SARIA<\/p>\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Polykey Polymers:\u00a0<\/strong>Polimero biojasangarriak eta material berritzaileak ekoizten ditu energia biltegiratzeko, teknologia jabedunetik eta polimero jasangarrien ingeniaritza-zerbitzuetatik abiatuta, bezeroarentzat \u2018neurrira\u2019.<\/li>\n<\/ul>\n\n<p><strong>Internazionalizaziorako laguntza\u00a0<\/strong>SARIA<\/p>\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Fesia Technology:\u00a0<\/strong>Soluzio aurreratuak garatzen ditu elektroestimulazio funtzionalean, nerbio-sisteman gaixotasunak edo lesioak dituzten pertsonen errehabilitaziorako.<\/li>\n<\/ul>\n\n<p><strong>\u2018Eibarko Enpresa\u2019\u00a0<\/strong>EIBARKO UDALAREN SARI BEREZIA<\/p>\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Lean Stocks<\/strong>: Marketplace B2B, enpresak konektatzeko makineria industrialaren salerosketa-prozesuetan eta loturiko zerbitzuetan.<\/li>\n<\/ul>\n\n<p><strong>\u2018Espezializazio estrategikoa\u2019\u00a0<\/strong>EIBARKO UDALAREN SARI BEREZIA<\/p>\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Fokus:\u00a0<\/strong>Talentuaren jarraipen eta kudeaketarako plataforma digitala, kirol elektronikoetan espezializatua.<\/li>\n<\/ul>\n\n<p><strong>\u2018I\u00f1aki Goenaga\u2019 2021<\/strong>\u00a0SARIA<\/p>\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>AIBE Mec\u00e1nica de Precisi\u00f3n<\/strong>: Enpresa honek tresneria eta makineria berezia diseinatzen eta ekoizten dihardu, baita doitasun handiko piezen mekanizazioan ere.<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Startup hauek, Innovation Tree-k, \u2018Enpresa asmoak\u2019 kategorian, eta Polykey Polymers-ek, \u2018Enpresa Berria\u2019 kategorian, lortu dituzte sari nagusiak Toribio Echevarria Sariak-Ekintzailetza Berritzailea Euskadi Sariak 31. edizioan, Eibarren gaur goizean banatuak. Bi ekimenek energiaren eta ingurumenaren jasangarritasunaren sektoreekin lotutako jarduerak garatzen dituzte. Sari hauetan protagonista izan diren gainerako enpresak Fesia Technology, Fokus eta Lean Stocks dira, eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":11737,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[32],"tags":[],"class_list":["post-11745","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-aktualitatea"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/toribioechevarria.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11745","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/toribioechevarria.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/toribioechevarria.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/toribioechevarria.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/toribioechevarria.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=11745"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/toribioechevarria.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11745\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":11746,"href":"https:\/\/toribioechevarria.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/11745\/revisions\/11746"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/toribioechevarria.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/11737"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/toribioechevarria.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=11745"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/toribioechevarria.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=11745"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/toribioechevarria.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=11745"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}