Enpresa Asmoak Saria: VENTIPET. Erradiofluoratutako gasetan oinarritutako soluzioa biriketako aireztapen-funtzioa karakterizatzeko.
Enpresa Berria Saria: ROBTRUSION. Beira-zuntzezko konpositeen profil makurren fabrikazioa, pultrusio robotizatuko teknologiaren bidez.
Nazioarteko Babesa Saria: TRAK HEALTH SOLUTIONS. Adimen Artifizialak lagundutako tele-errehabilitazioko soluzioa.
Eibarko Enpresa: WELLK SOFTWARE SOLUTIONS. Jarduera fisikoa sustatzera bideratutako sportech produktu/plataforma digital berrien diseinua, garapena eta kudeaketa.
Espezializazio Estrategikoa: CYCLING DYNAMIC TRAINER. Bizikletaren mugimendu errealak simulatzen dituen indoor txirrindularitzako arrabola.
Enpresa Asmoak Saria: INNOVATION TREE. Prototipo bat garatzen du, aukera ematen duena litio ioi bateriak birziklatzeko ingurumenarekiko errespetutsua den teknologia hidromekaniko baten bitartez, zeinak materialak neurri batean berreskuratuta bateriak berriak fabrikatzea eta karbono-arrastoa minimizatzea ahalbidetzen duen.
Enpresa Berria Saria: POLIKEY POLYMERS. Polimero biojasangarriak eta material berritzaileak ekoizten ditu energia biltegiratzeko, teknologia jabedunetik eta polimero jasangarrien ingeniaritza-zerbitzuetatik abiatuta, bezeroarentzat ‘neurrira’.
Nazioarteko Babesa Saria: FESIA TECHNOLOGY. Soluzio aurreratuak garatzen ditu elektroestimulazio funtzionalean, nerbio-sisteman gaixotasunak edo lesioak dituzten pertsonen errehabilitaziorako.
Eibarko Enpresa: LEAN STOCKS. Marketplace B2B, enpresak konektatzeko makineria industrialaren salerosketa-prozesuetan eta loturiko zerbitzuetan.
Espezializazio Estrategikoa: FOKUS. Talentuaren jarraipen eta kudeaketarako plataforma digitala, kirol elektronikoetan espezializatua.
AIBE MECÁNICA DE PRECISIÓN
Enpresa honek tresneria eta makineria berezia diseinatzen eta ekoizten dihardu, baita doitasun handiko piezen mekanizazioan ere.
Enpresa Asmoak Saria: ONENA MEDICINES. Bularreko minbizi atzerakaria tratatzeko medikamentuen garapena.
Enpresa Berria Saria: BIOTECH FOODS. Haragia hazteko proteina testurizatuaren produkzioa.
Nazioarteko Babesa Saria: MERA MEDICAL SOLUTIONS. Gizonen gernu-inkontinentzia kontrolatzeko gailu medikoa.
SCRAPAD. Industria-hondakinen B2B plataforma teknologiko adimenduna.
ALFA
Enpresa eibartar historiko honen mendeurrenean, aintzatespen honen bitartez ehun urte hauetan konpainiaren ondarea, bere historia eta sortu zenetik, Euskal Autonomia Erkidegoan kooperatibismoa ezartzen proiektu aitzindari gisa, izan duen bilakaera azpimarratu nahi dira. Bertan egindako produktu entzutetsuena Alfa josteko makina izan zen, herrialde askotan oso ezaguna.
Enpresa Asmoak Saria: SURPHASE. Ur-arazketako mintzen fouling-aren aurretiazko detekzio-sistema, gaur egun erabiltzen diren teknologien sentikortasuna hiru magnitude-ordenatan gainditzen duena.
Enpresa Berria Saria: EKOLBER. Kautxu termoplastiko berri baten fabrikazioa, kolageno ugariko abeltzaintzako hondakinetatik lortua, teknologia jabedun patentatu baten bidez. Plastikoak eta kautxuak transformatzeko teknika konbentzionalekin prozesatzen da: injekzioa, estrusioa, konpresioa eta termokonformazioa. Produktu jasangarria da eta ia ez du karbono-aztarnarik.
Nazioarteko Babesa Saria: NARU INTELLIGENCE. Adimen artifizialeko sistemak aplikatzea onkologian eta beste gaixotasun kroniko batzuetan emaitzak hobetzeko.
EKOLBER. Kautxu termoplastiko berri baten fabrikazioa, kolageno ugariko abeltzaintzako hondakinetatik lortua, teknologia jabedun patentatu baten bidez. Plastikoak eta kautxuak transformatzeko teknika konbentzionalekin prozesatzen da: injekzioa, estrusioa, konpresioa eta termokonformazioa. Produktu jasangarria da eta ia ez du karbono-aztarnarik.
BOJ. Boj bodegako produktuak, etxeko gauzak, etxetresna elektrikoak eta etxetresna elektriko txikiak mundu osoan merkaturatzen dituen Eibarko enpresa bat da. BOJ enpresa, 1905. urtean Gipuzkoan sortua, metalezko piezen fabrikazioan aritzen da, eta Eibarko industriak berrasmatzeko izan duen gaitasunaren adibide adierazgarrienetako bat da. Bere jardueraren bilakaerari jarraikiz, hainbat produktu-lerro garatu ditu sukaldearen esparruko premia guztiei erantzuteko. Bere merkataritza-eremuak hainbat merkatu hartzen ditu: Txina, Ekialde Ertaina, Egipto, AEB, Magreb, Asiako hego-ekialdea, Korea, Vietnam eta Europar Batasuneko herrialde guztiak.
ALIMEK. Alimek duela 25 urte BIC Gipuzkoaren ingurunean sortutako enpresa da. Aholkularitza integraleko zerbitzuak eskaintzen ditu elikagaien kalitatearen eta segurtasunaren arloan. Nekazaritzako elikagaien industriaren kate osora zuzentzen du jarduera, hasi produkzio primarioan eta azken kontsumitzailearengana iritsi arte, eta ontzi-, enbalaje- edo garraio-enpresak bezalako sektore osagarriak ere hartzen ditu barnean.
nta para tubo MASTERGRIP.